Lurpeko bitxiak
LA DERIVA, LURPEKO BITXIAK
Konpainiaren tokia, ikuslegoari irekitako lekua


La Deriva Bilbao-La Viejan kokatutako atelierra da eta bertan diziplina artistiko desberdinak garatzen dira. Antzerkia, musika eta dantza lantzeko gunea da eta paperaz, tintaz, buztinaz eta objektu poetikoaz jolasteko tailerra da.
Usain-laborategia ere bada; Aromalario. Bertan, osagai naturalak biltzen dira, lurrinak sortzeko modu tradizionalak ikertzen dira, lurrinak tokiko landare aromatikoetatik ateratzen dira, eta usain-sorkuntzarako agertoki berriak esperimentatzen dira, eszenaren eta esku-hartze artistikoaren barruan.
Gunea kale mailan dago eta jendearen ikustaldiari zabalik. 2019an Labirinto instalazioa egin dugu La Deriva-n. Labirintoak esperientzia poetikoa sortzen du datozen bisitarietan, irudi mitikoak eta hurbilak batuz.


La Deriva, Aretxaga 4, Bilbao 48003
Iruzkin berriak