Konpainia
Poesia bisuala eta objektu-antzerkia
Bideak lotzen diren lekuan eszena sortuz.
Abiapuntu
Arriera Konpainia elkargune baten emaitza da, antzerkigintza, mugimendua, instalazio eszenikoak eta dokumentu-antzerkia teknika plastiko desberdinekin topo egin zutenekoa: grabatua, collagea, objektu poetikoa eta artista-liburua. Objektuaren, gorputzaren eta ibilbidearen arteko harremana eta eremu ez-konbentzionaletako esku-hartzeak ikertzen ditu. Ikusleen jakin-mina eta esperientzia sortzeko gogoa du bilaketak.
Ibilbidea
Nahasketa, collagea, hori bada konpainiak jarraitzen duen berezko norabidean dagoen zerbait, bideak gurutzatzen direnean ikuspuntu desberdinak sortzen direlako.Konpainiaren produkzioetan hainbat diziplinen elementuak erabiltzen dira, hala nola objektu-antzerkia, musika eta dantza, hizkuntza garaikideetatik landuak.
Konpainiak formatu txikiko eta ertaineko antzezlanetan interes handia dauka eta, horrez gain, proposamenak kalera, aretora eta ez-ohiko erakusketa lekuetara ere moldagarriak izatea onesten du.
Gure antzezlanak umeei zein helduei zuzenduak daude. Bai handiari, bai txikiari so egitea gustatzen zaigu, begi bat teleskopioan eta bestea mikroskopioan izanda.
Istorioen sorkuntzak mugiarazten gaitu, beti genero-ikuspuntua eta desberdintasuna estimuan izanik, bideko harrien artean desberdinak direnak harribitxiak direla ikusi baitugu.
Helmuga
Joan eta etortzen direnak elkarretaratze berri baten zain daude beti. Bidean jartzen gara zauden lekura heltzeko.
ARRIERA Dossier (eus)
ARRIERA Dossier (cast)
ARRIERA Dossier (fr)
ARRIERA Dossier (eng)
Konpainiako dossierrak