Ikuskizunak
Ikuskizunak
Libre
Libre antzerki bisuala, dantza eta txotxongiloak batzen
dituen ikuskizuna da.
Mugatzen gaituzten eta maite dugun horretara lotzen
gaituzten harien oreka aurkitzeko beharraren
inguruko kontakizuna da.
Emakume baten eta txoritxo baten arteko loturaren istorioa
kontatzen du, soken, saskien eta bilbeen bidez habiak egin
eta kaiolak desegiten dituztenak.
Publiko guztientzako antzezlan honek elkarrekin
uztartzera gonbidatzen gaitu, norberak nahi
duena izateko babesleku bat sortzeko.
Dossier
Fitxa teknikoa
Bideo
Argazkiak
+ Info
Amargura kabareta
Amargura kalean, jada existitzen ez dena, eta nonbait dagoena, kafe abeslaria bada eta bertan kopla, jazz, bolero eta tangoa entzuten dira.
Ez hori bakarrik, baita ere, ikazkinen ahotsak, zamaketariak, trenbide-langileak, zigarro-saltzaileak, artistak eta zirkuaren hats geldiarazia aditzen dira.
Kafe abeslari honetan zerbait ere hartu ahal da, baina kontuz ibili tragoarekin, askotan plazerek eta pozoiek zapore mingotsa dute.
Paperezko eta dokumentu-antzerkiko kabaret ikuskizuna.
* Eusko Jaurlaritza Kultura Sailak aukeratutako ikuskizuna 2019ko Produkzio eszenikorako laguntzetan.
Dossierra
Fitxa teknikoa
Bideoa
Argazkiak
Info +
ANIMERIA
Erabiltzen ez diren espazioetarako diseinatutako esku-hartze eszenikoak, zeinetan espazio bakoitzean aurretik garatutako jardueratik abiatuta, gunearekin lotutako dramaturgia espezifiko bat sortzen baita.
Prozesu horren emaitza instalazio eszeniko bat da
publikoak eta lurraldea lotzen dituen site specific.
Ibilbidea, objektua eta egunerokoa ohiz kanpoko bihurtzen duen hitza zeharkatuz, ezusteko topaketa.
Dossierra
Fitxa teknikoa
Bideoa
Argazkiak
Info +
Aurreko ikuskizunak
EDEN
EDEN paradisuko langile pare batek antzesten du, harridurarako tekniken bildumagileak, sorpresak sortzen dituzten aparailuetako espezialistak.
EDEN mundu berriren sorkuntzako bulegoa da eta bertan asmatutako paradisuak diseinatzeko eta eraikitzeko eskaerak jasotzen dira.
EDEN zuzeneko sorkuntza da. Aukera guztiak saiatzen dira, xehetasunez idatzi, lupaz aztertu, poetikoki berrikusi eta asmatutako edo benetako mapetan kokatu egiten dira. Kalean bertan egindako munduaren mirariak.
EDEN hitzik gabeko ikuskizun collage bat da. Objektuen antzerkia, instrumentu anitzeko musika, maskara-dantza eta eszenaratutako sorkuntza plastikoa uztartzen ditu. Sentsazioen sortzailea da non irudia, soinua eta usainak poesiarekin bat egiten duten. Era berean, kuxkuxean ibiltzeko aukera ematen duten kaleko behatxuloen bilduma bat da, edenaz sakon gozatzeko jakin-mina baino ez baitugu behar.
* KARRIKAN 2020. Kaleko arte eszenikoei laguntzeko Karrikan plataformaren ikuskizun irabazlea izan da.
* Eusko Jaurlaritza Kultura Sailak aukeratutako ikuskizuna 2020ko Produkzio eszenikorako laguntzetan.
Dossierra
Bideoa
Argazkiak
Harremanetarako
Edozein zalantza, iruzkin, iradokizun, proposamena egiteko…

