LA DERIVA, LURPEKO BITXIAK

Konpainiaren tokia, ikuslegoari irekitako lekua

La Deriva Bilbao-La Viejan kokatutako atelierra da eta bertan diziplina artistiko desberdinak garatzen dira. Antzerkia, musika eta dantza lantzeko gunea da eta paperaz, tintaz, buztinaz eta objektu poetikoaz jolasteko tailerra da.

 

Usain-laborategia ere bada; Aromalario. Bertan, osagai naturalak biltzen dira, lurrinak sortzeko modu tradizionalak ikertzen dira,
 lurrinak tokiko landare aromatikoetatik ateratzen dira, eta usain-sorkuntzarako agertoki berriak esperimentatzen dira,
 eszenaren eta esku-hartze artistikoaren barruan.

Gunea kale mailan dago eta jendearen ikustaldiari zabalik. 2019an Labirinto instalazioa egin dugu La Deriva-n. Labirintoak esperientzia poetikoa sortzen du datozen bisitarietan, irudi mitikoak eta hurbilak batuz.

La Deriva, Aretxaga 4, Bilbao 48003